Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Bigarrenak

Txekor-eskalopin beteak idiazabal saltsarekin eta “tater tots” patatak
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Txekor-eskalopin beteak:
  • Azpizun xerrak, 8
  • Ahate gibel zati bat
  • Perretxikoak, 3
  • Mahaspasak, 6
  • Tomate saltsa, koilarakada bat
  • Gorringoak, 3
  • Gatza
  • Gurina, iragazita
  • Oliba olioa
  • Estragoi lehorra, pixka bat
  • Txakolina, txorrotadatxo bat
  • Idiazabal saltsa:
  • Tipula bat
  • Oliba olioa
  • Idiazabal gazta, 120 g
  • Esne-gaina, 200 g
  • Gatza
  • “Tater tots” patatak:
  • Patatak, 2
  • Baratxuri lehorra
  • Piperrautsa
  • Oregano lehorra
  • Irina, koilarakada erdia
  • Azukrea, koilarakadatxo bat
  • Gatza
  • Frijitzeko olioa
  • Ziape saltsa:
  • Ziapea, 2 koilarakada
  • Maionesa, 2 koilarakada
  • Perrexil txikitua
Prestaketa

Txekor-eskalopin beteak:

Txekorraren azpizun xerrak zanpatu, zabal-zabal geratu arte.

Bestalde, ontzi batean gorringoak, gatza, estragoi lehorra eta txakolin txorrotada bat bota eta birringailuarekin birrintzen hasiko gara. Harrotzen hasten denean, gurin epela pixkanaka botako dugu, krema bat egin arte. Orduan tomate saltsa bota eta epelean gorde.

Perretxikoak zatitu eta zartaginean salteatu. Ontzi batera pasa eta ahate gibela zatituta eta mahaspasak gehitu, eta nahastu. Xerra baten erdian koilarakadatxo bat jarri eta beste xerra batekin itxi. Zartagin batean olio pixka batekin gorritu. Erretilu batera pasa, gorringo eta gurin krema koilarakada bat gainean jarri eta gainerre.

Idiazabal saltsa:

Tipula txikitua erregosten jarri eta Idiazabal gazta zatiak bota, esne-gaina gehitu, irakinaldi bat eman eta birringailuarekin ondo txikitu. Epelean gorde.

"Tater tots" patatak:

Patatak zuritu eta eltze batean urarekin 5 minutuz egosi, hoztu eta birringailuarekin patata birrindu. Ontzi batean sartu eta piperrautsa, baratxuri lehorra, oregano lehorra, irina, azukrea eta gatza gehitu. Ondo nahastu eta eskuekin bolatxo luzeak egin eta oliotan frijitu. Azkenik, xukatu.

Ziape saltsa:

Ontzi batean nahastu osagai guztiak.

BUKAERA:

Plater batean Idiazabal saltsa jarri eta gainean eskalopinak gehitu. Ondoan "tater tots" patatak eta hauen gainean ziape saltsa.

 

 

 

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena