Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Itsas oilarra tenpuran:
Itsas oilarrari solomoak atera, zatitu eta irinetatik pasa. Tenpura prestatu arto irina, legamia, garagardoa, ura, azafraia eta curryarekin. Arrain zatiak tenpuratik pasa eta frijitu.
Kardu salteatua:
Karduak zuritu, zatitu eta egosi. Zartagin batean oliba olioa berotu, baratxuri alea gorritu, kardu egosiak gehitu eta baita urdaiazpiko zatiak ere.
Tipula saltsa:
Zartagin batean tipula juliana eran karamelatu. Eginda dagoenean, esne-gaina gehitu. Birrintzen den bitartean, gurina gehitu. Berotan mantendu.
Perrexil maionesa:
Dena birrindu, maionesa egin arte.
BUKAERA:
Plater batean kardu salteatua jarri. Gainean, itsas oilarra frijitua eta inguruan tipula karamelatu saltsa. Perrexil maionesa tanta batzuk jarri.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa