Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Oilasko izter erreak:
Ontzi batean hautsak eta oregano lehorra nahastu. Oilasko ixterrak sartu eta olio txorrotadatxo bat bota. Eskuekin ondo nahastu eta labeko burdin sarean sartuko ditugu hezur aldetik. Labeko erretiluan patatak eta arbia xerratuta jarri eta gainetik gatza, oliba olioa garagardo txorrotadatxo bat botata laberatu egingo dugu. Sobratutako garagardoa langargailu batean sartu, labean dauden bitartean ixterrak lurrintzeko. 40 minutuz erreko ditugu 170ºC tan.
Patata eta arbi rostya:
Labean erre ditugun barazkiak hagaxkarekin zanpatu eta puré lodi bat bezala utziko dugu. Hirugiharra luzatu, gazta xerra erdi bat jarri eta barazkiarekin bolatxo bat eginda, honen gainean jarri eta bildu. Zartagin batean olio gabe gorritu.
Barbakoa saltsa:
Zartagin batean gurina bota eta tipulina eta baratxuria txikituta sartu. Erregosten jarri, azukrea gehitu eta karamelizatzen asten denean ardo beltza gehitu, murriztu eta salda ere bota. Irakiten utzi loditasuna artu dezan eta saltsa ingelesa, kétchup-a eta pipermina gehituta, ondo birrindu eta iragazi.
Daikon entsalada:
Arbia, azenarioa eta luzokerra zuritu eta zati handitan birrindu, gatza bota, nahastu eta iragazki batean 10 minutuz utzi bere ura galdu dezan. Ontzi batean arroz ozpina, limoi birrrindura eta zukua, azukrea eta ur hotza sartu eta ondo nahastu. Bertara sagar dadoak eta barazkiak sartu eta ondo nahastu. Entsalada ontzian sartu.
BUKAERA:
Plater batea ixterrak eta patata eta arbi rostyak jarri. Ondoan ontzi batean barbakoa saltsa eta entsalada jarri.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa