Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Bigarrenak

Txerri eta hirugihar saihetsak eztiarekin erreta patata frijitu eta ziape saltsarekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Txerri eta hirugihar saihetsak eztiarekin:
  • Txerri saihets hezurrak, 8
  • Hirugihar zati bat
  • Tipulin bat
  • Azenario bat
  • Porru erdi bat
  • Apio adar bat
  • Gatza
  • Baratxuri aleak, 3
  • Oliba olioa
  • Soja saltsa, 3 koilarakada
  • Eztia, 4 koilarakada
  • Patata frijituak:
  • Patatak, 2
  • Gatza
  • Maizena, koilarakada bat edo bi
  • Frijitzeko olioa
  • Ziape saltsa:
  • Maionesa, 4 koilarakada
  • Ziape saltsa, 2 koilarakada
  • Baratxuri hautsa, koilarakada txiki bat
  • Saltsa ingelesa, pixka bat
  • Gatza
  • Perrexil tximitxurria:
  • Oliba olioa, 100 g
  • Baratxuri aleak labean erreta, 6
  • Limoi zukua, 60 g
  • Sagar ozpina, 3 koilarakada
  • Perrexil txikitua, 6 g
  • Gatza
Prestaketa

Txerri eta hirugihar saihetsak eztiarekin:

Lapiko batean saihetsak hirugiharra, barazkiak, soja saltsa eta 2 litro ur jarriko ditugu. Lapikoa itxi eta 30-40 minutuz egosten utzi. Denbora igaro ondoren, saihetsak eta hirugiharra atera. Saihetsak moztu. Zartagin bat berotu olio piska batekin.  Bertan txerri saihetsak eta hirugiharra gorritu eztiarekin bustita eta salda piska batekin, karamelatu arte.

Patata frijituak:

Patatak egosi ondoren, xerratan moztu eta hagaxka edo sardeska batekin zanpatu egingo ditugu. Gatza eta maizena bota eta eskuekin ore bat egingo dugu. Arrabolarekin luzatu, makilatxo luzeetan moztu eta olio berotan frijitu. Paperean xukatu, gatza eta saltsa gainetik bota.

Ziape saltsa:

Ontzi batean osagai guztiak sartu eta hagaxkarekin ondo nahastu.

Perrexil tximitxurria:

Osagai guztiak ontzi batean sartu eta birringailuarekin ozpin-olio bat egin.

BUKAERA:

Plater batean saihetsak eta hirugihar gorrituak jarri eta gainera perrexil tximitxurria botako diogu. Patata frijituak ondoan jarri eta ziape saltsarekin apaindu.

 

 

 

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena