Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Legatz kokotxak saltsa berdean:
Baratxuria txikitu eta zartagin batean olioarekin jarriko dugu dantzan. Ondoren, kokotxak gazituta sartuko ditugu. Berotasun pixka bat eman eta sutatik aterako dugu, olioa epeldu dadin. Momentu horretan, kokotxek bere gelatina askatuko dute. Gero, ardo zuri pixka bat bota eta pixkanaka zartaginari bueltak emango dizkiogu kokotxen gelatinak olioarekin bat egin arte. Saltsa loditzean, perrexila txikituta bota eta epelean mantendu.
Txirlak saltsa berdean:
Baratxuria txikitu eta zartagin batean olioarekin jarriko dugu dantzan. Ondoren, txirlak, ardo zuria eta irin pixka bat gehitu. Buelta batzuk eman, estalita irakin, eta txirlak ireki arte mantendu.
Gulak salteatuta:
Zartagin batera olioa, pipermina eta baratxuri txikitua gehitu. Dantzan hastean, gulak gehitu eta salteatu azkar bat eman, berotu arte.
BUKAERA:
Hiru platerak sarrerak modura jarri, hiru plater desberdinetan.
Plater batean hiru platerak nahastu ditzala.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa