Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Orein solomoa txikorian bildua:
Oreina zatitan moztu eta zartaginean gorritu.
Zartagin batean olioarekin baratxuri atala gorritu, eta gaztainak bertan erregosi, lehenengo azala kendua dutela. Almaizean ziape zaharra, ahabiak, baratxuria eta gaztaina erregosiak sartu, eta ondo txikitu. Ore horrekin oreina igurtzi, eta txikoria bildu, laberatu 5-10 minutuz.
Orein saltsa egiteko:
Oreina gorritu dugun zartaginean tipulatx txikituta sartu, eta erregosten jarri gurinarekin. Bertara ezkai adarra, ahabiak, soja saltsa eta salda gehitu, eta minutu batzuez egosi. Iragazi eta, behar badu, loditu.
Txitxirio opila:
Ontzi batean osagai guztiak elkartu, erromeroa izan ezik, eta ore bat egin. Zartagin bero batean talo bat izango balitz bezala luzatu eta bi aldeetatik egosi. Hirukitan ebaki.
Tipula gorri konpota:
Típula zuritu eta Juliana eran zatitu. Zartagin batean, erregosten jarri 20-30- minutuz gurinarekin, gatzarekin eta azukrearekin.
BUKAERA:
Plater batean orein solomoak jarri eta alboan saltsa bota. Horren ondoan txitxirio opila jarri, gainetik tipula gorri konpota, eta gainean, berriro, beste txitxirio opil zati bat.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa