Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Txerri-txuletak elefante belarri erara:
Txerri-txuleta lodia hartuko dugu, eta hezurra kendu gabe, erditik irekiko dugu. Haragia zapaldu egingo dugu zabaldu dadin. Gatza bota, arrautza-irinetan eta ogi birrindutan pasa, eta oliotan, zartagin handi batean frijitu, eta paperean xukatu.
Sagardo saltsa:
Eltze batean gurina bota, eta tipulatxa zurituta eta txikituta gehitu. Erregosten utziko dugu. Sagarra zatituta bota eta jarraitu dezala sutan. Ondoren, sagardoa gehitu. Murrizten utzi eta salda pixka bat gehitu.
Patatak usain-belarrekin labean erreta:
Patatak garbitu, 4 zatitan moztu eta olioa gainetik bota. Usain-belarrak hautseztatu gatzarekin batera, eta ondo nahastu dena. Laberatu 170 ºCan 30 minutuz. Bukaeran, piperrautsa eta perrexil txikitua gainetik bota.
Baratxuri erre eta piperrauts aliolia:
Baratxuri burua osorik labean erre. Mami guztia ontzi batean sartu eta baita beste osagaiak ere. Birringailuarekin harrotu eta alioli fina egin.
BUKAERA:
Plater batean txerri-txuleta jarri. Ondoan saltsa bota. Patatak alboan jarri eta alioli puntu batzuk, parmesano xaflak eta errukula txuletaren gainean ipini.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa