Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Bigarrenak

Izkiratzar bisquea arroz fideo eta izkira sortarekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Izkiratzar bisquea:
  • Gurina, 80 g
  • Tipulin bat
  • Porrua, erdi bat
  • Azenario bat
  • Apioa, adar erdi bat
  • Adar tomatea, 200 g
  • Ardo zuria, txorrotada bat
  • Brandya, txorrotada bat
  • Arrain fumeta, 700 g
  • Arroza, 50 g
  • Izkira txikiak, 400 g
  • Oliba olioa
  • Perrexila
  • Estragoi lehorra, koilarakada bat
  • Gatza
  • Pipermina
  • Izkira eta arroz fideo sorta:
  • 4 izkira
  • Arroz fideo sorta
  • Tipulin adarra
  • Frijitzeko olioa
  • Gatza
  • Otarrainxka eta muskuilu txikitua:
  • 3 otarrainxka
  • 5 muskuilu
  • Tipulin adarra
  • Esne gain harrotua, pixka bat
Prestaketa

Izkiratzar bisquea:

Eltze batean, tipulina, porrua, azenarioa eta apio adarra erregosten jarriko dugu gurinarekin eta gatz pixka batekin. Ondo karamelizatuta dagoenean, adar tomatea eta ardo zuria gehitu, eta erregosten jarraitu, murriztu arte. Orduan pipermina, arrain fumeta, perrexila, estragoia eta arroza erantsi, eta 20 minutuz egosten utzi.

Bestalde, zartagin batean olio beroarekin izkira txikiak salteatuko ditugu, eta brandyarekin flanbeatu. Aurreko prestaketarekin elkartu. Birringailuarekin txikitu eta iragazi. Irakiten utzi.

Izkira eta arroz fideo sorta:

Izkirak zuritu, erditik moztu eta gazitu. Arroz fideoekin bildu eta tipulin adarrarekin lotu askatu ez daitezen. Olioa ondo berotu eta bertan frijitu arroz fideoak puztu arte. Paperean xukatu.

Otarrainxka eta muskuilu txikitua:  

Otarrainxkak eta muskuiluak uretan egosi, zuritu eta txikitu egingo ditugu. Tipulin adar txikituarekin nahastu. Jarri oliba olio eta gatz pixka bat.

Bukaera:

Plater sakon baten erdian, txikituaren 2 koilarakada jarri, eta gainean izkira sorta. Burruntzali batekin, izkira bisquea bota. Eta honen gainean, esne gain harrotuko irla batzuk jarri.

 

 

 

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena