Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Barrukoa
Zartagin batean tipulina baratxuriarekin erregosiko ditugu txikitu ondoren. Bertara kapoi eta arkumearen haragia botako dugu hezurretik kendu ondoren. Ardo zuri txorrotada bat bota eta murrizten utzi. Salda gehitu eta 10 minutuz egosten utzi, eta perrexil txikitua bota.
Patata purea
Patatak uretan egosi ondoren, puregailutik pasa eta esne beroa eta gurina gehitu. Ondo nahastu, gatzez ondu eta epelean mantendu.
Ziazerba eta mahaspasak salteatuta
Zartagina sutan jarri, gurina gehitu eta sardexka batean zulatutako baratxuri alearekin zartaginetik pasa. Mahaspasak gehitu, gorritu eta ziazerbak bota, baratxuri alea duen sardexkarekin ondo nahastu, gatza bota eta erreserbatu.
Bukaera
Altzairuzko eraztun bat labe erretilu batean jarri eta barrukoarekin erdiraino beteko dugu. Ondoren patata purearekin beteko dugu. Ogi birrindua hautseztatu eta labera sartu 180 ºCan gainerre arte. Plater batean ziazerbak jarri eta gainean parmentiarra, eta perrexilarekin bukatu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa