Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Bigarrenak

Txokolatezko trufak aukeran
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Baileys trufak:
  • Esne-gaina, 200
  • Txokolate beltza, 150 g
  • Txokolatea esnearekin, 150 g
  • Glukosa, 20
  • Gurina, 20
  • Baileys-a, 80 g
  • Hur txigortuak
  • Gaileta apurtua
  • Kakao hautsa
  • Pistatxoa txikituta
  • Arbendol trufak:
  • Arbendol karamelatua, 175 g
  • Txokolate zuria, 125 g
  • Txokolate gurina, 10 g
  • Arbendol makilatxoak, 100 g
  • Azukre arina, 25 g
  • Gurina, 5 g
  • Txokolate beltza epelduta
Prestaketa

Baileys trufak:

Esne-gaina glukosarekin epeldu eta bi txokolateetara bota, hagaxkarekin ondo nahastu eta gurina eta Baileys-a gehitu. Hozten utzi gogortu arte. Gogortzean, eskuekin bolak egingo ditugu.

Bola batzuk kakao hautsetik pasa.

Beste batzuei hur txigortu oso bat sartu eta galleta apurtutik pasa.

Beste batzuk pistatxo txikitutik pasa.

Arbendol trufak:

Lehenengo, arbendola karamelatuko dugu, eta horretarako, zartagin batean arbendola azukre arinarekin jarriko dugu, eta bueltak emanez edukiko dugu karamelatu arte. Orduan, gurina botako diogu  eta erretilu batean paperaren gainera botako ditugu hoztu daitezen.

Txokolate zuria urtu eta txokolate gurinarekin nahastu. Bertara arbendol karamelatua bota, eta elkartu ondoren, multzo txikiak luzatu paperaren gainean. Hozten utzi.

BUKAERA:

Platertxo batean trufak aukeran jarri.

 

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena