Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Txekor saihetsak:
Txekor saihetsak zati loditan moztu, eta gatza eta piperrauts beltza botako dizkiogu. Ontzi batera sagarrak zatituta, oreganoa, soja saltsa, ozpina, piperminak, ziape saltsa, sesamo olioa, kanela, kakaoa, tomate frijitu saltsa eta eztia botako ditugu. Birringailuarekin ondo txikitu. Prestaketa honekin saihetsak igurtziko ditugu bi aldetatik. 2 orduz utziko dugu ontzen. Lapiko batean 10 intxaur sartuko ditugu, baso erdi oliba olio eta saihetsak sartu hezurra behealdera duela. 2 patata azal 4 zatitan moztu eta barbakoa saltsa igurtzi. Lapikoa itxi eta sutan jarri. Ordu batez egosten utzi eta hemendik ateratzean, gainetik egosketako zukua bota eta laberatu egingo dugu 220 °Can, 10 minutuz.
Atera den zukuari koipea kendu, iragazi eta murriztu loditasuna hartu arte.
Patata frijituak:
Patatak garbitu, zuritu gabe moztu, eta oliotan frijitu.
Zartagin batean olio pixka bat bota eta baratxuria txikituta dantzan hasten denean, patatak bota, salteatu, gatza bota eta sutatik atera. Perrexila bota.
Aliolia:
Ontzi batean osagai guztiak sartu eta emultsio bat sortu birringailuarekin.
Albaka eta pistatxo pestoa:
Osagai guztiak ontzi batean sartu eta birringailuarekin ondo txikitu.
BUKAERA:
Plater batean, txekor saihets gorritua jarri eta gainetik pesto piska bat botako diogu. Ondoan, patata frijitu eta salteatuak jarri eta aldamenean aliolia.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa