Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Txitxarro hanburgerra:
Txitxarroa xerratu, azala eta hezurrak kendu eta zati txikitan moztu ondoren, ontzi batean sartu. Bertara tipulina txikituta, tipulin adarra, soja-saltsa, jengibre birrindua, wasabi pasta pixka bat eta gatza bota, eta ondo nahastuko dugu. Ondo lotuta geratzean, hanburgesak egin eskuekin, eta zartagin batean olioarekin gorritu.
Piper gorri chutneya:
Piper gorria brunoise eran moztu, eta beste osagaiekin zartaginean marmelada antzeko bat egiten jarriko dugu, su baxuan.
Azalore eta brokoli salteatuak olagarroarekin:
Azaloreari eta brokoliari labanarekin zatitxoak kenduko dizkiogu, eta eskuekin askatu egingo dugu birrinduta geratuko balitz bezala. Zartagin batean olioarekin salteatu egingo dugu, eta olagarro zatiak sartuko dizkiogu multzo bat egin arte, eta gatza bota.
Ziape saltsa:
Ontzi batean osagaiak elkartu, eta kontu handiz nahastu amuarrain arrautzak, apur ez daitezen.
BUKAERA:
Plater batean azalore, brokoli eta olagarro salteatu koilarakada bat jarri, eta txitxarro hanburgerra gainean. Ondoan, piper gorri chutneya eta saltsa hanburgerra gainean.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa