Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Bigarrenak

Untxia txokolatearekin ezpeletako piperrekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Untxia txokolatearekin:
  • Untxi bat
  • Txokolate beltza, 40 g
  • Ardo beltza, 75 g
  • 3 baratxuri ale
  • Tipula bat
  • Azenario bat
  • Porru bat
  • Jerez ardoa, zorrotada bat
  • Brandy zorrotada bat
  • 3 koilarakada irin
  • Kanela adar erdia
  • Ezkai adar bat
  • Erramu orri bat
  • Olioa
  • Gatza
  • Ezpeletako pipermina
  • Patata karratu frijituak:
  • 2 patata
  • Gatza
  • Frijitzeko olioa
  • Ezpeletako pipermin-hautsa
  • Aran pasak oportoarekin:
  • 10 aran pasa
  • Oportoa, 200 g
  • Kanela adar bat
  • Azukre koilarakada bat
Prestaketa

Untxia txokolatearekin:

Untxia zatitu, gatza bota eta irinetatik pasa ondoren, zartagin batean olioarekin gorritu. Bertara tipula, baratxuriak, azenarioa eta porrua txikituta gehitu eta erregosten utzi eta kanela adarra, ezkaia eta erramua sartu. Untxi zatiak gehitu eta ardo beltza, jerez ardoa eta brandya bota eta egosten jarri. Gero salda gehiago gehitu behar bada eta saltsa arina geratzen bada irina jarri. Bukaeran txokolatea  eta Ezpeletako pipermina sartu.

Patata karratu frijituak:

Patatak zuritu eta karratutxotan moztu, oliotan frijitu, xukatu eta gatza eta Ezpeletako pipermina bota.

Aran pasak oportoarekin:

Osagai guztiak eltze batean elkartu eta egosten jarri ardoa murriztu eta konpota bat bezala geratu arte.

Bukaera:

Plater batean untxi gisatua jarri, gainetik patata frijitua bota eta ondoan aranak jarri.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena