Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Pakora orea
Txikitu barazkiak brunoise eran, eta azalorea 3 minutuz egosiko dugu. Ontzi batean txitxirio irina eta ura sartu, ondo nahastu eta bikarbonatoa, kuminoa eta garam masala gehitu. Nahasten jarraitu, eta barazkiak sartu. Olioa berotzen jarri, eta bero dagoenean, koilara batekin pakora ore multzoak botatzen joango gara. Biribilak geratzea ahaleginduko gara. Paperean xukatu.
Jogurt eta curry saltsa
Jogurta ontzi batera sartu, eta bertara sagar kuboak, ezti koilarakada, currya, menta txikitua eta lima zukua sartuko ditugu. Ondo nahastu.
Tomate saltsa bizia
Ontzi batean osagai guztiak sartu eta birringailuarekin ondo nahastu.
Bukaera
Katilu batean pakorak jarriko ditugu, eta bi saltsak aldamenean, ontzitxo banatan, pakorak bustitzeko.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa