Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Katxopoa
Txekor xerrak zapaldu ondo luzatzeko, eta xerra baten gainean urdaiazpiko eta brie gazta xerrak jarri. Beste txekor xerra batekin estali, gatza bota eta birrineztatu egingo dugu. Aurretik, ogi birrindura ogi-makilatxo apurtuak gehituko ditugu. Zartagin batean olioa jarri, eta bertan frijitu katxopoa bi aldeetatik. Paperean xukatu
Roquefort saltsa
Tipulatx txikitua zartagin batean erregosten jarri gurinarekin. Bertara roqueforta eta salda gehitu, 5 minutuz irakin. eta birringailuarekin ondo txikitu. Tipulin adar txikitua bota.
Patata erreak erromeroarekin
Patatak zuritu gabe luzeran moztu. Azenarioak, berriz, zuritu eta makilatxo loditan moztu. Labe erretilu batean jarri, olioa, gatza eta erromero hosto txikituak gainetik bota, eta laberatu 190 ºCan 20-30 minutuz.
Bukaera
Plater batean katxopoa jarri, ondoan roquefort saltsa bota eta aldamenean patatak eta azenario erreak jarri
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa