Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Azalore orea
Azalorea ondo garbitu, zuztarrak kendu eta birringailutik pasatu. Ontzi batean jarri, eta mikrouhinean sartu 8 minutuz 800 Wean. Arrautza, gazta birrindua eta gatza gehitu eta ondo nahastu. Orea laberako erretilu batean luzatu pizza forma emanaz, eta laberatu 180 ºCan 15-20 minutuz. Labetik atera, eta gainean tomate frijitu saltsa zabalduko dugu, beste osagaiak gainean jarri eta berriro laberatu 180 ºCan 10 minutuz.
Ahuakate, laranja eta feta entsalada
Feta gazta makilatxotan moztu eta birrineztatu ondoren, oliotan frijitu.
Galeper arrautzak egosi ondoren, zuritu eta erditik moztu.
Ahuakatea makilatxotan moztu. Laranjari atalak bizian kendu. Gainerako laranja zukutu, zukua ontzi batean sartu, eta txorrotada bat ozpin, gatza eta olioa gehitu. Hagaxkarekin emultsio bat sortu.
Plater batean osagaiak banan-banan jarriko ditugu, eta ozpin-olioarekin gozatu.
Bukaera
Plater batean pizza zatituta jarri eta ondoan entsalada.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa