Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Tofu xerra birrineztatuak
Tofua xerra biribiletan moztu eta ontzi batean sartuko ditugu. Bertara ura, soja saltsa, oreganoa, limoi erdiaren zukua eta piperrautsa bota, ondo nahastu. Hozkailuan gorde zaporea hartu dezan, 6-7 ordu gutxienez. Txitxirio irina urarekin nahastu eta tofu xerrak xukatu ondoren hemendik pasa eta japoniar ogi arrailean sartu, oliotan frijitu eta paperean xukatu.
Kuia makilatxoak
Kuia zuritu, makilatxotan moztu, eta erretilu batean zabaldu. Gainetik beste osagaiak botako dizkiogu, olioarekin ondo igurtzi eta labean sartu 200 ºCan 20 minutuz gutxi gora behera.
Barrengorri saltsa
Zartagin batean tipulin txikituta erregosten jarri olioarekin. Ondo egina dagoenean, barrengorriak zatituta gehitu. Ondo sueztitu ondoren tomate frijitua bota, eta gero salda. 20 minutuz egosten utzi, esne gain txorrotada bat bota, birringailuarekin txikitu eta iragazi.
Erremolatxa erre ozpin-olioa
Erremolatxa, tipulina, baratxuria eta tomateak erretilu batean jarri gurinarekin eta labean egin aluminiozko paperarekin estalia 180 ºCan barazkiak ondo eginda geratu arte. Labetik ateratzean tomateei azala kendu eta frutiu lehorrekin batera birrindu krema fin bat lortu arte. Ozpina eta olioa ere sartu, gatz-puntua probatu eta erreserbatu.
Aurkezpena
Plater batean kui makilatxoak bata bestearen gainean jarri, gainean tofu xerra frijituak, eta ingurutik barrengorri saltsa. Erremolatxa erre ozpin-olio hari batekin amaitu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa