Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Bigarrenak

Txekor filo-ore tutuak
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Txekor filo-ore tutua:
  • Txekor haragi zati bat
  • Piper gorri bat
  • Piper berde bat
  • Piper hori bat
  • Tipulin bat
  • Tomate frijitua, 3 koilarakada
  • Soja saltsa, 2 koilarakada
  • Sesamo olioa
  • Sesamo haziak, koilarakada bat
  • Gatza
  • Filo-ore orri bat
  • Gurin pixka bat
  • Piperbeltz berde saltsa:
  • Piperbeltz-berdea, 2 koilarakada
  • Gurina, koilarakada bat
  • Esne gaina, 200 g
  • Koñaka, kopa bat
  • Gatza
  • Tipulatxak ardo beltzetan:
  • 8 tipulatxa
  • Ardo beltza, txorrotada bat
  • Azukre beltza, koilarakadatxo bat
  • Gatza
  • Gurin zati bat
  • Labeko papera
Prestaketa

Txekor filo-ore tutua

3 piperrak eta tipulina juliana eran ebaki eta zartaginean olio pixka batekin erregosiko dugu. Beste zartagin batean txekor zatiak su bizian salteatu, gatz pixka bat bota eta barazkiak daudeen zartaginera bota. Soja saltsa txorrotada bat, sesamo olioa eta sesamo haziak sartu eta geroko gorde.

Filo xafla mahaian luzatu eta karratutan ebaki, erdian kopilaralada bat txekor barazkiekin jarri eta bildu. Kanpotik gurin urtuarekin margotu eta laberatu, 180 ºC-tan 5-10 minutuz.

Piperbeltz berde saltsa

Zartagin batean piperbeltz berdea gurinarekin sueztitu eta koñaka gehitu, urritu eta esne-gaina sartu. Irakin bat eman, saltsa baten lodiera hartu arte.

Tipulatxak ardo beltzetan

Paper sulfurizatuarekin, erdiko zuloarekin disko bat egin guraizeekin.

Osagai guztiak sauté baxu batean jarri eta paperarekin estali.

Su baxuan jarri eta poliki-poliki urritzen utzi, glas bat egin arte.

Plater batean koilarakada bat piperbeltz berde saltsa jarri, gainean filo tutua eta alboan tipulatxak.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena