Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Piper gorriak odolkiz beteta
Alde batetik pikillo piperrei haziak kendu eta erretilu batean luzatuko ditugu. Olioarekin eta baratxuri zatituarekin, laberatuko ditugu 160 ºC-tan 15 minutuz.
Bestetik, zartagin batean tipulina eta piper berdea oso txikituta eta olio pixka batekin erregosten jarriko dugu. Odolkiari azala kenduko diogu, bertara sartu eta 5 minutuz sueztitu. Kazola batean gurina sartu eta urtzen denean, irina gehitu eta 5 minutuz egosten utzi. Orduan esnea botako dugu eta beste 5 minutuz irakiten eduki, odolkia sartu eta irakin bat emanda, sutatik atera eta gatzean probatu. Piperrak bete eta geroko gorde.
Kuia eta ziape saltsa
Kazola batean olioa bota eta tipulin txikitua erregosten jarri. Kuia zatitua gehitu, erregosi eta salda bota. 10 minutuz irakiten utzi eta birringailuarekin txikitu. Esne gaina, gurina eta ziape saltsa sartu eta epeletan gorde.
Sagar salteatua
Sagarra zuritu eta laukitan zatitu. Zartaginean gurina urtu eta sagar laukiak gorritu, sagardo txorrotada bota, urritu eta geroko gorde.
Arroz odolki apurrak
Odolkiari azala kendu, mamitu eta zartagin batean lehortu, kurruskari gelditu arte.
Plater batean koilarakada bat kuia saltsa jarri eta gainean 4 piper. Inguruan sagar salteatua eta odolki apurrak bota.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa