Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Txirla saltsa
Zartagin batean, olioa berotzen jarri eta baratxuria txiki txiki eginda botako dugu. Dantzan hasten denean, koilarakada bat irin eta ardo zuria gehituko dugu. Minutu batzuez egosten jarri eta arrain salda gehitu. Irakitean eta gorputz pixka bat hartzen duenean, txirlak gehitu eta sutan eduki, irekitzen diren arte. Orduan sutatik atera eta perrexil txikitua bota. Txirlak saltsatik atera eta hauen haragia oskoletik kendu eta berriro saltsan sartu. Geroko gorde.
Zapo arrautzeztua
Zapoa xerratan ebaki, gatza bota, irin eta arrautzetatik pasa eta olio berotan frijitu. Xukatu eta txirla saltsara bota.
Arrautza krema
Arrautzak 6 mintuz egosiko ditugu ur irakinean. Bitsadera batekin uretatik atera eta hoztu. Zuritu eta ontzi batean sartu, sardexka batekin zanpatu. Oliba olio txorrotadatxo bat bota nahasten ari garen heinean eta birringailuarekin bukatu. Perrexil txikitua bota.
Patatak txirla saltsan
Patatak zuritu, xerratan moztu eta eltze batera sartu txirla saltsarekin batera. 20 minutuz egosi.
Plater batean patata egosi batzuk jarri eta gainean 2 zapo zati. Txirla salttsarekin estali eta ingurutik arrautza krema jarri. Perrexil txikitua bota denean.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa