Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Behi masailak ardotan:
Behi masailei gatza bota, irinetatik pasa eta oliotan gorritu. Lapiko batean frijitzeko erabili dugun olio pixka bat bota eta barazkiak zatituta errregosten jarri, masailak gehitu eta ardo beltza sartu. Urritzean ura edo salda sartu estali arte eta egosten utzi, xamurrak geratu arte. Lapiko azkarrean bada, 40 minuturekin nahikoa izango da. Masailak eginda daudenean, lapikotik atera, salda iragazi eta arto irinarekin loditu. Masailak berriro sartu eta irakin bat eman zerbitzatu baino lehen.
Ohiko patata purea:
Patatak kazola batean egosi eta ontzi batera pasako ditugu. Hagaxkatekin apurtu eta gurin zatiak gehituko dizkiogu, dena zanpatzen goazen heinean. Esne-gain pixka bat eta oilasko kontzentratu pastilla zati txiki bat ere sartu eta gatzez probatu ondoren, birringailuarekin txikituko dugu eta olio txorrotada on bat sartuko diogu, pure fin bat geratu arte.
Azenario txiki salteatuak:
Azenarioak egosita daudenean, zartagin bero batera pasa eta olioarekin gorritu. Salda pixka bat bota eta urritzen utzi. Gurinarekin batu eta gatz pixka bat jarri.
Olio berotan piparrak frijitu, paperean xukatu eta gatza bota.
BUKAERA:
Plater batean patata pure koilarakada on bat jarriko dugu, alboan masail zati bat eta gainetik saltsa botako diogu. Amaitzeko, gainean piparrak jarri.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa