Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Bigarrenak

Lupia cevichea meloia eta banana arrarekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Lupia cevichea:
  • Baratxuri ale bat
  • Jengibre zati bat
  • 4 martorri adar
  • 6 lima
  • Gatza
  • Pipermin purea, 2 koilarakadatxo
  • Tipula gorri bat
  • Lupia solomoa, 400 g
  • Martorri orri batzuk
  • 2 errefautxo
  • Pipermin bat
  • Batata bat
  • Gatza
  • Ahuakate krema:
  • Ahuakate bat
  • Gazta krema, koilarakadatxo bat
  • Lima erdi
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • Meloia plantxan:
  • Meloi xafla bat
  • Oliba olio tanta batzuk
  • Banana ar frijitua:
  • Banana ar bat
  • Frijitzeko olioa
  • Gatza
Prestaketa

Lupia cevichea:

Lenehengo tigre esnea prestatuko dugu. Ontzi batean, 6 limaren zukua egingo dugu eta bertara erditik irekitako baratxuri alea, jengibre zatitu eta martorri orri txikituak nahastu eta 5 minutuko pausagune bat emango diogu. Beste ontzi batera iragazi eta bertara gatzarekin eta pipermín purearekin elkartuko dugu, ondo nahastu eta hotzean gorde.

Lupia xafla finetan ebaki, gatza bota eta tigre esnearekin estaliko dugu. 2 minutuz bertan utzi. Tipula gorria Juliana eran ebakia, martorri txikitua, batata egosi zati batzuk, errefautxo xerrak eta pipermin pure koilarakadatxoa botako diogu, kontu handiz nahastu eta ontzitxoetan banatu.

Ahuakate krema:

Osagai guztiak ontzi batean sartu eta ondo birrindu.

Meloia plantxan:

Meloi zati lodi bat ebaki, zartagin batean olio pixka batekin gorrituko dugu xamur geratu arte eta epelean gorde.

Banana ar frijitua:

Banana arra zuritu eta xerra finetan ebakiko dugu, olio berotan frijitu eta paperean xukatu ondoren, gatza bota.

BUKAERA:

Plater batean meloi zatia jarri eta gainean cevicheko arrain eta barazki zatiak jarriko ditugu, tigre esnearekin busti eta ondoan banana frijitu batzuk jarri eta ahuakate krema koilarakada bat.

 

 

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena