Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Galeperrak mole saltsan:
Zartagin batean tomateak baratxuriarekin erregosten jarri, azal eta hazi gabe. Lehor-lehor dagoenean, molea gehitu saldarekin batera, bi minutu geroago txokolatea, kakahuete krema, izar anisa, ogia eta panela sartu eta 10 minutuz egosten utzi. Iragazi eta erreserbatu.
Galeper bularrak zartagin batean gorritu egingo ditugu, egin arte.
Aran purea:
Aranak erditik moztuta hezurra kenduko diegu, eta kazola batean azukre, banilla adar eta ur txorrotadatxo batekin egosten jarriko dugu, estalita, aranak bigundu arte. Orduan, sutatik kanpo, gurina gehitu eta birringailuarekin ondo txikitu.
Tomate berde frijituak:
Tomateak xerratan moztu, gatza bota eta minutu batzuk utziko ditugu ura aska dezaten zaporetsuago geratzeko.
Esnea jogurtarekin nahastu eta tomate xerrak bertatik pasako ditugu, gero maizenatik, berriro esne eta jogurtetik eta azkenik ogi birrindutik. Oliotan frijitu. Tipulina txikitu eta zartaginean erregosten jarri, hirugiharra txikituta gehitu eta tipulinarekin batera sueztitu. Soberan dagoen koipea kendu, eta tomate frijituen gainetik bota.
BUKAERA:
Plater batean galeperrak gorrituta jarri eta gainetik mole saltsa botako diogu, ondoan aran pure koilarakada bat jarriko dugu eta alboan tomate frijitu batzuk. Honen gainetik, tipulin eta hirugihar olioa bota. Sesamo xigortua galeperren gainetik botako dugu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa