Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Gelba ontzututa:
Gelba garbitu eta haragia karratutan moztuko dugu. Ontzi batean sartu eta bertara beste osagaiak sartuko ditugu. Bi orduz marinatu, xukatu eta irinetatik pasako dugu jarraian oliotan frijitzeko. Paperera pasa xukatzeko, eta gatz pixka bat egin.
Piper gorri entsalada ondua:
Piper gorria osorik frijitu egingo dugu azala oso gorrituta utzi arte. Zuritu, xerratan moztu eta zartagin batean baratxuri alearekin erregosi, marmelada itxuran geratu arte. Modena ozpinarekin eta oliba olioarekin ondo gozatu. Eta tipulin adar txikitua sartu.
Zamburiñak ozpin-olioarekin:
Zanburiñak zartagin batean gorritu, eta ondoren gainetik baratxuri eta perrexil ozpin-olioa botako diogu.
Soja saltsa emultsioa:
Ontzi batean osagai guztiak sartu eta birringailuarekin ondo emultsionatu.
BUKAERA:
Plater batean piper gorri entsalada ondua jarri, eta gainean gelba frijitu zatiak. Ondoan soja saltsa emultsio puntu batzuk eta inguruan zanburiñak.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa