Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Lehenengo eta behin, saltsa egingo dugu. Oilaskoaren hezurrak, piperbeltza, ereinotza eta baratxuriak uretan jarriko ditugu irakiten. Bitartean masaren osagai guztiak nahastuko ditugu eta bola forma emango diegu eskuak ozpin piska batekin igurtzita ditugula. Bolak frijituko ditugu. Saltsara botako ditugu eta sutatik kenduko ditugu egosten direnean. Irakiteari uzten dionean, gorringoa ozpinarekin nahastu eta bota egingo diogu. Azkenik zuringoa irabiatu eta saltsa berora gehituko dugu pixka bat loditzeko.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa