Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Presa iberikoa:
Txerri presa ziapez igurtziko dugu, gatza eman, eta parrilan gorrituko dugu. Bestetik, tipula zuritu eta juliana eran moztuta, zartaginean erregosiko dugu olioarekin.
Babarrun zuri entsalada:
Adar tomateak, tipulina, ozpin-pepinoak, tipulatxoak, kaparroiak, piper berdeak, eta arrautza egosia karratutxotan moztu eta babarrunekin elkartu. Perrexila txikituta bota, eta ondu olio eta ozpinarekin.
Perretxikoak:
Perretxikoei txortena kendu eta zartaginean olioarekin salteatu. Gatza bota ,eta erreserbatu.
Barrengorri aliolia:
Barrengorriak zatituta salteatu zartagin batean. Hortik ontzi batera pasatu, eta beste osagaiak elkartu. Birringailuarekin emultsionatu.
BUKAERA:
Plater batean tipula gorri erregosia eta perretxikoak luzeran jarri eta gainean presa iberikoa xerratan moztuta. Ondoan babarrun entsalada jarri, eta barrengorri alioli puntu batzuk jarri.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa