Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Bigarrenak

Falafel eta tomate duruma jogurt saltsarekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Durum taloa:
  • Gari irina, 210 g
  • Ur beroa, 95 g
  • Ekilore olioa, 2 koilarakada
  • Gatza
  • Falafela:
  • Txitxirioak, 150 g
  • Tipulin bat
  • Baratxuri ale erdi
  • Martorri freskoa, koilarakada bat
  • Perrexila txikitua, koilarakada bat
  • Gatza
  • Txitxirio irina, 50 g
  • Legamia hauts pixka bat
  • Kuminoa hautsa, 5 g
  • Frijitzeko olioa
  • Jogurt saltsa:
  • Jogurt greko bat
  • Luzoker erdi
  • Oliba-olioa, koilarakada bat
  • 2 menda hosto txikituta
  • Baratxuri ale erdi
  • Limoi erdi
  • Pipermin beltza
  • Tomate konfitatuak:
  • 12 gerezi tomate
  • Baratxuri ale bat
  • Oliba-olioa
  • Oregano lehorra, koilarakadatxo bat
  • Parmesano edo mozarella gazta xaflak
  • Errukula hosto batzuk
Prestaketa

Durum taloa

Ontzi batean irina, ur beroa, olioa eta gatza sartu eta eskuekin landu, orea egin arte. 20 minutuz egoten utzi. Zatitan ebaki, bolatxoak egin eta berriro 10 minutuz egoten utzi. Bolatxoak hartu eta irin pixka bat botata arrabolarekin luzatzen joango gara, orea fin-fin geratu arte. Zartagin bat ezer gabe berotzen jarriko dugu eta taloak bertan gorrituko ditugu. Zartaginetik atera ondoren, ur hotzarekin zipriztindu eta zatar heze batekin estaliko ditugu, samurrak mantentzeko.

Falafela

Errezeta egin baino 24 ordu lehenago, garbantzuak beratzen jarri. Denbora hori igaro ondoren, xukatu eta ondo lehortu, ur-hondarrik gera ez dadin. Garbantzu hidratatuak sukaldeko robot baten edo irabiagailu indartsu baten edalontzian sartuko ditugu. Baratxuri alea, tipula, martorri- eta perrexil-hostoak eta kuminoa ehota ere sartu eta txikitu.

Ondoren, garbantzu-irina gehitu, eta koilarakada pare bat gorde. Azpil baten oinarrian legamia kimikoa gatza eta piperbeltza bota. Birrindu berriro, nahasketa homogeneoa lortu arte. Orea hozkailuan 30 minutuz utzi.

Intxaur baten tamainako bolatxo txikiak egin eta garbantzu-irinarekin azpilean jarri. Zartagin batean olio ugari berotu eta frijitu, su ertain-altuan, bi aldeetatik berdin gorritu daitezen. Paper xurgatzailea duen plater batean pare bat minutuz xukatzen utzi.

Jogurt saltsa

Luzokerra zuritu, birrindu eta gatza botako diogu, garbitu dadin. Iragaztontzi batean utzi, ura askatu dezan. Ontzi batean jogurta, olioa, baratxuri ale txikitua, limoi erdiren zukua, menda txikitua, gazta eta pipermin beltza sartu eta dena nahastuko dugu, Luzokerra ondo xukatu eta nahasketa honetara sartu, perrexil txikitua gehitu eta irabiatu egingo dugu. Hotzean gorde.

Tomate konfitatuak

Tomate gereziak zuritu eta kazola baatean olio, gatz baratxuri eta oregano lehorrarekin konfitatzen jarriko ditugu, samurrak gelditu arte.

Bukaera

Durum taloaren gainean koilarakada bat jogurt saltsa bota eta gainean falafelak jarriko ditugu, koilarakada bat tomate konfitatu, gazta xaflak eta errukula hostoak. Taloa bildu eta zartaginean pixka bat gorrituko dugu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena