Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Bigarrenak

Oilasko eta barazki broxeta parrilan gazta saltsarekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Oilasko broxeta:
  • 2 oilasko bular
  • 4 barrengorri
  • 8 cherry tomate
  • Gatza
  • Baratxuri ale bat
  • Oliba olioa
  • Antzinako estiloko ziapea, koilarakada bat
  • 4 Gernikako piper
  • Gazta saltsa:
  • Tipulin bat
  • Tipulatx bat
  • Oilasko salda, 100 g
  • Garagardoa, 100 g
  • Esne gaina, 200 g
  • Gazta, 200 g
  • Gurin zatitxo bat
  • Gatza eta piperbeltza
  • Patata nahasiak:
  • Patata txikiak, 200 g
  • Porru erdi bat
  • 2 baratxuri ale
  • Pipermin bat
  • Hur eskukada bat
  • Mahaspasa eskukada bat
  • Ogi xerra xigortu bat
  • Perrexil txikitua
  • Laranja bar
  • Oliba olioa
  • Jerez ozpina
  • Apoperrexil sorta bat
  • Jogurt bat
Prestaketa

Oilasko brotxeta

Bularra zati handitan moztu, eta barrengorria erditik moztu. Burdinazko burruntzian banaka sartuko ditugu oilasko zati bat, barrengorri erdi bat, cherry tomatea, egta berriro oilaskoa, barrengorria eta tomatea, burruntzia osatu arte. Ondoren, burruntziak parrilan jarriko ditugu.

Gazta saltsa

Tipulina eta exalota, biak brunoise eran txikituta, saute batean erregosi olio pixka batekin eta gurinarekin, samur baina ia kolorerik gabe gelditu arte.  Ondoren salda eta garagardoa gehitu, murriztu eta esne gain txorrotadatxo bat bota. Gatz eta piperbeltz puntua eman.

Patata nahasiak

Patatak egosi ondoren hozten utziko ditugu. Bitartean, baratxuri aleak eta pipermina almaizarekin zapaltzen hasiko gara, hurrak ere bertara botako ditugu eta pixka bat zatituta utziko ditugu. Nahastea oliotan sueztituko dugu zartagin batean, eta ogi txigortu zatitxoak gehituko ditugu. Perrexila txikitua eta mahaspasak ere gehitu. Salteatu hau ontzi batean sartuko dugu eta laranjaren birrindura ere nahastu. Patata zatituak bertara bota, oliba olioa, ozpina, laranja zukua eta piperbeltza ere gehitu. Jogurtarekin nahastu, eta platereratu.

Bukaera

Oilasko broxetak parrilan egin ondoren platerean jarri eta gazta saltsa ondotik bota. Entsalada platerean jarriaz amaituko dugu.

 

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena