Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Bigarrenak

Barazki pateak grissiniak bustitzeko
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Piper gorri patea:
  • Piper gorri errea, 300g
  • Intxaurrak, 100g
  • Baratxuri ale erdia
  • Kuminoa, koilarakada txiki bat
  • Piperrauts gozoa, koilarakada txiki bat
  • Piperrauts mina, koilarakadatxo erdia
  • Oliba olioa, 2 koilarakada
  • Tanta batzuk limoi zuku
  • Erremolatxa humusa:
  • Txitxirio egosiak, 300g
  • Erremolatxa egosia, 100g
  • 2 koilarakada tahini
  • Baratxuri ale bat
  • Kumino koilarakadatxoa
  • Limoi baten zukua
  • Oliba olioa
  • Perrexil txikitua
  • Gatza
  • Baba ganousha:
  • 2 alberjinia
  • Limoi baten zukua
  • 3 baratxuri ale
  • Koilarakada bat tahini
  • Piperrauts gozoa
  • Oliba olio birjina estra
  • Gatza
  • Grissini orea:
  • Okintzako irina, 250g
  • Gari semola, 125g
  • Txerri koipea, 15g
  • Oliba olioa, 25g
  • Legamia freskoa, 15g
  • Gatza, 17g
  • Ura, 170g
  • Frijitzeko olioa
  • Barazki gordinak:
  • 4 gari-zainzuri
  • 2 azenario
  • Apio adar bat
Prestaketa

Piper gorri patea

Osagai guztiak ontzi batean sartu eta ondo birrindu.

Erremolatxa humusa

Osagai guztiak ontzi batean sartu eta ondo birrindu.

Baba ganousha:

Alberjiniak labean sartu, eta baratxuri aleak arberjinian iltzatuta utzi.  200 ºC-an eduki, egin arte. Ontzi batean, alberjinia zurituak beste osagaiekin batera sartu, eta ondo birrindu.

Grissini orea

Ontzi batean osagaiak elkartu eta eskuekin landuko ditugu, ore fin bat geratu arte. Altxatzen utziko dugu leku epel batean. Bolumena bikoiztu duenean, ore zati txiki batzuk hartuko ditugu, eta luzatzen joango gara makilatxo fin eta luze batzuk eginez. Pausatzen utzi orea. Grissiniak oliotan frijitu, eta paperean xukatu.

Barazki gordinak

Barazkiak zuritu eta makilatxotan moztu.

Bukaera

Hiru pateak ontzi banatan jarriko ditugu, Baba ganoushari piperrauts gozoa bota gainetik eta olio txorrotadatxo bat. Ondoan grissiniak eta barazki gordin makilatxoak jarri, bustitzeko.

 

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena