Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Kruntxi oilasko hegalak
Irinari oregano lehorra, piperrautsak eta baratxuri hautsa nahastuko dizkiogu. Erdibitu eta alde bati soja saltsa, gatza eta kechupa gehituko diogu eta ura pixkanaka botatzen joango gara, pasta lodi bat lortu arte. Bertara oilasko hegal erdibituak bota, nahastu eta 3-4 orduz goxatzen utziko ditugu. Denbora igaro ondoren, pastatik atera, irin eta Kellogg's apurtuen nahasketatik pasa eta oliotan frijitu, gorritu arte. Paperean xukatu.
Saltsa gazi-gozoa
Eltze batean soja saltsa, laranja zukua, azukrea, ketchupa, ozpina eta saltsa ingelesa sartu eta sutan jarri. Arto irina ur hotzarekin nahastu, eltzera gehitu eta hagaxkarekin nahastu, loditu arte. Gatzean probatu eta geroko gorde.
Barazki tenpura
Ontzi batean tenpura sartu eta ur hotza gehitu. Hagaxkarekin nahastu, nahi dugun lodiera lortu arte eta gatza bota. Barazkiak garbitu ondoren, makilatxo luzetan zatitu, irinetik eta tenpuratik pasa eta olio berotan frijitu. Paperean xukatu eta gatza jarri.
Bukaera
Plater batean oilasko hegalak frijituta jarri. Gainetik saltsa gazi gozoa bota eta ondoan barazki tenpura utzi. Maionesarekin zerbitzatu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa