Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Barbarinak
Amarantoa uretan 20 minutuz egosi eta xukatu egingo dugu. Zartagin batean tomate eta piper berde txikitua gehitu eta olioarekin salteatuko dugu. Amarantoa sartu eta su bizian pare bat buelta emango dizkiogu. Tipulin adar txikitua gehitu, gatzez puntuan jarri eta geroko gorde.
Barbarinak xerratu eta azal aldetik zartaginean gorrituko ditugu olioa erabiliz.
Endibia entsalada
Sagarra, apio adarra, intxaurrak eta gazta zatitu, maionesarekin nahastu, eta tipulin adarra txikitua eta gatz pixka bat gehitu. Endibiak garbitu eta hostoak askatu egingo ditugu. Lehen egindako orea, endibio hosto baten barruan jarri eta beste hosto batekin estaliko dugu.
Limoi pestoa
Limoien azala birrindu eta bati haragia azal zuririk gabe aterako diogu. Ontzi batean limoi azal birrindua, honen haragia eta zukua sartuko ditugu. Intxaurren erdia, baratxuri zuritua hazia gabe, parmesano birrindua eta gatza gehituko ditugu. Biirrintzen dugun bitartean, olioa botatzen joan. Kolorea galtzen badu, koloratzaile hori pixka bat sartuko diogu. Ontzitik atera eta intxaurren beste erdia txikituta gehituko diogu.
Bukaera
Plater batean koilarakada bat amaranto salteatu jarri, gainean barbarin solomoa eta gainetik limoi pesto piska bat botako diogu. Aldamenean 2-3 endibia zutik jarri.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa