Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Bigarrenak

Muxu Martina piperbeltz berde saltsarekin eta perretxiko papillotea
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Muxu Martina piperbeltz berde saltsarekin:
  • Muxu Martin bat
  • Gurina, 20 g
  • Oliba-olioa, 50 g
  • 2 tipulatx
  • Piperbeltz berdea, 50 g
  • Txakolina, 50 g
  • Esne-gaina, 200 g
  • Gatza
  • Perretxiko papillotea:
  • Tipula more bat
  • Perretxiko sorta (zizak, enokiak, shimejiak…)
  • Gatza
  • Oliba-olioa
  • Perrexil eta albaka “pistou”-a:
  • Perrexil hostoak, 50 g
  • Albaka hostoak, 50 g
  • Parmesano birrindua, 30 g
  • Oliba-olioa, 100 g
  • Arbendol zurituak, 12 g
  • Gatza
  • 4 gari zainzuri
Prestaketa

Muxu Martina piperbeltz berde saltsarekin

Muxu Martinari solomoa kendu eta zartagin batean gurinarekin eta olio txorrotada batekin gorritu. Zartaginetik atera, tipulatx txikitua gehitu eta sueztitzen utziko dugu. Piperbeltz berdea eta txakolina gehitu eta urritzen utzi, esne gaina bota eta irakiten hasten denean, arrain solomoak sartu egiten bukatzeko, 5 minutuz. Arraina eginda dagoenean, saltsatik atera eta hau urritu, loditu arte.

Perretxiko papillotea

Tipula juliana eran zatitu eta zartagin batean olioarekin erregosten jarri. Sueztitu denean, aluminiozko paper zati batean sartu eta perretxikoak eskuekin apurtuta gainetik jarri, gatz piska bat bota, fardela itxi eta laberatu, 180 ºC-tan 10 minutuz. 

Perrexil eta albaka "pistou"-a

Osagai guztiak ontzi batean sartu, birringailuarekin txikitu eta emulsionatu.

Bukaera

Plater batean perretxiko papilloteak jarri, gainean Muxu Martin solomoa, gainetik saltsa bota eta perrexil pistou-a ondoan jarri. Bi zartaginean salteatutako gari-zainzuri jarri.

 

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena