Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Pasta freskoa
Irinarekin eta arto semolarekin sumendi bat egin eta erdian arrautzak, olioa eta gatza jarri. Eskuekin landu ore bat egin arte eta hozkailuan egoten utzi.
Orea prest dagoenean, arto-semola pixka bat hartuta lantzen asiko gara, eta pasta makinarekin lanean hasiko gara.
Pasta luzatu eta karratutan ebaki, erdian betegarria jarri eta itxi.
Pasta egosteko, urez beteriko kazola batean gatz puntua jarri eta 2-3 minutuz egosiko ditugu.
Masail kaneloiak
Zartagin batean olioarekin tipulina txikituta erregosten jarriko dugu. Sueztitu ondoren, barrengorriak zatituta gehitu eta erregosten jarraitu. Masailak zatituta gehitu eta ardo zuri txorrotada bota. Urritzen utzi karamelizatu arte eta hoztu.
Beste kazola batean, gurina urtzen jarri eta irina gehituko dugu. Kozinatu ondoren, esne beroa gehitu eta 5 minutuz irakiten eduki.
Oreil orea hotza dagoenean, kaneloiak bete eta erretilu batean jarri, bexamelarekin estali, gazta birrindua bota gainetik eta gainerre labean.
Ziazerba eta pinazi oinarria:
Zartagin bat berotzen jarri eta gurina urtzen jarriko dugu. Baratxuri alea sardexka batekin iltzatu, zartaginetik igurtzi eta pinaziak sartu gorritzeko. Ziazerbak gehitu, osagai guztiak sueztitu eta geroko gorde.
Gerezi tomate konpota:
Kazola batean baratxuri txikitua olioarekin gorritzen jarri, gerezi tomate zurituak gehitu, gatza eta azukrea bota eta su baxuan konfitatzen utzi. Konpota bezala dagoenean, koilarakada bat tomate frijitu eta albaka hostoak zatituta gehitu, irakin bat eman eta geroko gorde.
Bukaera
Plater batean ziazerba eta pinazi oinarria jarri eta gainean 4 kaneloi. Ondoan koilarakada bat gerezi konpota jarri.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa