Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Bigarrenak

Txerri azpizun hostopila ziapez eta barrengorriz beteta sagardo saltsarekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Txerri azpizuna:
  • Txerri azpizun bat
  • Porru bat
  • 5 barrengorri
  • Gurin zati bat
  • Oliba olioa
  • Ardo zuria, txorrotada bat
  • Martini zuria, txorrotada bat
  • Esne gaina, 200 g
  • Limoi baten zukua
  • Gatza
  • Perrexil txikitua
  • Ziapea, koilarakada bat
  • Hostopil zati bat
  • Xixa sorta bat
  • Sagardo saltsa:
  • Granny Smith sagar bat
  • Errezil sagar bat
  • Apio adar bat
  • Baratxuri ale bat
  • Azenario txiki bat
  • Tipulatx bat
  • Gurin zati bat
  • Esne gaina, txorrotada bat
  • Sagardoa, 500 g
  • Gatza
  • Sagardo ziropea:
  • Sagardoa, 200 g
  • Azukrea, 50 g
  • Ura, 10 g
  • Pektina, 3 g
Prestaketa

Txerri azpizuna

Zartagin batera gurina eta olio txorortada bat bota eta azpizuna zatitan gorrituko dugu, Beste zartagin batean porru zatitua olioarekin erregosten jarriko dugu. Barrengorriak gehitu eta porruarekin batera sueztitu. Ardo eta Martini zuri txorrotada parebat bota, urritu, esne gaina eta ziapea gehitu eta 5 minutuz egosten utzi. Limoi zukua, perrexil txikitua eta azpizun zatiak bota, irakin bat eman eta sutatik atera.

Hostopila ebaki eta gainetik zizak apurtu eta 180 ºC-tan 20 minutuz laberatu. Hoztean, estalkia ebaki eta kendu eta azpizunarekin bete.

Sagardo saltsa

Zartagin batean apioa, azenarioa, tipulatxa eta barazuri alea txikiturik olioarekin sueztitu, sagardoa gehitu eta urritu pixka bat. Esne gaina eta gurina gehitu, loditu arte irakiten jarraitu eta iragazi. Sagarrei bolak atera eta zartaginean gorritu olio piska batekin. Iragazitako saltsa gehitu eta irakin txiki bat eman, nahi dugun lodiera lortu arte.

Sagardo ziropea

Urarekin eta azukrearekin karamelu bat egin eta sagardoarekin batuko dugu. Irakiten hasten denean, pektina gehitu eta hozten utzi. Astindu bat eman.

Bukaera

Plater batean hostopil betea jarri eta ondoan sagardo saltsa sagar zatiekin. Ziropearekin hari batzuk egin platerean.

 

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena