Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Bigarrenak

Zuberoa jatetxeko sardinak mugurdi ozpinetan ondutako barazki erreekin
Osagaiak
  • 6 sardina
  • Tipula, bi ale eta erdi
  • Pipermorro bat
  • 3 baratxuri ale
  • 2 tomateren mamia
  • Azenario bat
  • Mugurdi ozpina
  • Oliba olioa
  • Perrexila
  • Ardo zuria
  • Kuiatxo bat
  • Barrengorriak, 300 g
  • Limoia
  • Kolatura, koilarakada bat (antxoa gazituaren esentzia)
Prestaketa

Sardinak

Hasteko, sardinak solomotan zatituko ditugu. Burua eta arrain hezurrak ur hotzetan garbitu eta lehortu egingo ditugu.

Ontzi batean jarriko ditugu olio pixka batekin eta 2 baratxuri aleekin. Ondoren labean erreko ditugu, baina ez dezatela kolore askorik hartu (gehiegi erreak garraztu egiten du).

Sadina salda

Ondoren arrain hezur erreekin salda egingo dugu. Ontzi txiki batean arrain hezurrak, perrexil pixka bat, tipula erdi eta kolatura koilarakada bat jarriko ditugu (antxoa gaziaren esentzia). Urarekin justu tapatu eta irekiten hasten denean 6 minutu izango dugu su baxuan. Ondoren salda gordeko dugu.

 

Sardinak labean erreta

Sardina solomoei hezurrak ondo kenduko dizkiegu. Koipeztutako paper batean, sardin solomoak jarriko ditugu, sagar tarta bat bezala. Solomoei kolatura, olioa eta limoi tanta batzuk botako dizkiogu. Ur pixka bat botako dugu labean hezetasun pixka bat sor dadin. Ondoren solomoak sartuko ditugu bi minutuz 150 ºC-tara. 

 

Barazkiak

Barazkiak garbitu ondoren, pusketa txikitan zatituko ditugu. Parrila edo zartagin batean (edozeinek balio du), minutu pare batez koloreztatuko ditugu su altuan.

Barazkiak erre ondoren, ontzi batean sartuko ditugu eta piper txorizeroa, olio pixka bat, kolatura koilarakada bat, 2 koilarakada mugurdi ozpin, ezkaia, erromeroa, piperbetza eta sardin salda gehituko dizkiogu. Dena ondo nahastu eta ordubetez beratzen utziko dugu. Behin beratuta, su baxuan kozinatuko dugu, dena ondo egin arte. 

Azkenik irabiagailutik pasako dugu (mamitsu gelditu behar du, gorpuz pixka batekin)

 

Aurkezpena

Plater zabal baten erdialdean, ozpinetan ondutako barazki erreak jarriko ditugu. Gainetik sardina erreak jarriko ditugu.

 

Apaintzeko

Ogi koskor kurruskariak, errukula kimuak eta oliba olio pixka bat jarriko ditugu gainetik apaingarri moduan.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena