Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Untxia
Untxi zatiak zartagin batean gorritu. Tipula txikitu eta untxi zatiak atera ondoren tipula, baratxuri aleak zatituta eta gatza sueztitu. Piper txorizeroaren haragia gehitu eta 5 minutuz erregosi. Irina, untxi zatiak, ardo zuria eta tomate birrindua gehitu, pare bat minutuz erregosi eta salda pixka bat gehitu. 30 minutuz egosi eta untxi zatiak atera. Salda iragazi, urritu eta ezti koilarakada bat bota.
8 baratxuri ale oliotan konfitatu. Onddoak zartagin batean salteatu erromero adarrarekin eta urdaiazpiko xaflekin. Baratxuri ale konfitatuak ere sartu eta esne gaina gehitu. Irakin bat eman eta birrindu.
Perretxiko eta urdaiazpiko bilduak
Enoki perretxiko sorta hirutan zatitu eta sorta bakoitza urdaiazpiko xerra batekin bildu. Zartagin batean olioarekin gorritu.
Patata patea
Patatak egosi, zuritu eta gainerako osagaiekin nahastu eta esne-gainarekin edo jogurt gehiagorekin zuzendu, igurtzi ahal izateko testura lortu arte. Gatzean probatu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa