Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Franchesina saltsa
Tipula eta baratxuria txikitu eta zartagin batean olioarekin eta gurin zatitxo batekin erregosten jarri, erramu hostoa sartuta. Tomate frijitua, perrins saltsa eta pipermina gehitu, sueztitu eta garagardoa sartu, urritu, salda bota eta 10 minutuz egosi. Arina geratzen bada, maizenarekin loditu eta birringailuarekin txikitu eta iragazi.
Sandwicha
Moldeko ogia zartaginean txigortu. Txorizoa eta saltxitxak luzetara erditik ebaki eta zartaginean gorritu. Txekor xerrei gatza bota eta zartaginean gorritu. Moldeko ogiak errretilu batean luzatu eta urdaiazpiko egosia eta txekor xerrak jarri. Gainean moldeko beste ogi xerra bat jarri eta bertan txorizoa eta saltxitxak jarri eta beste ogi xerra. Honen gainean gazta xerra eta labean gainerreko dugu. Zartagin batean arrautza oliotan frijitu eta sandwicharen gainean jarri. Saltsa bota denetik.
Patata frijituak gazta saltsarekin
Patatak zuritu eta makilatxotan zatitu, gatza jarri eta oliotan frijitu. Paperean xukatu.
Eltze batean esne gaina berotu, gazta sartu eta saltsa lodi bat egin. Gazta urtutzean, pataten gainetik bota.
Bukaera
Sandwicha erditik ebaki eta plater batean jarri. Ondoan patata frijituak saltsarekin.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa