Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Bigarrenak

Barazki coca sardinekin, zainzuriekin eta tapenade olioarekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Coca orea:
  • Irina, 250 g
  • Gatza, 6 g
  • Oliba-olioa 30 g
  • Ur hotza, 125 g
  • Ogigintzako legamia, 10 g
  • Barazkiak:
  • 2 zainzuri
  • Tipula gorri bat
  • 3 orburu
  • 4 gari zainzuri
  • Gatza
  • Oliba-olioa
  • Sardinak:
  • 3 sardina
  • Gatza
  • “Tapenade” olioa:
  • Oliba beltzak, 2 koilarakada
  • Kaparrak, koilarakada bat
  • 2 antxoa gazi
  • 3 ozpin-luzoker
  • Oliba-olioa, 200 g
  • Gatza
  • Ardi-mihi hosto batzuk
Prestaketa

Coca orea

Ontzi batean osagaiak sartu eta eskuekin oretuko ditugu, ore fin bat lortu arte. Altxatzen utziko dugu. Arrabol batekin luzatu eta itxura obalatua emango diogu. Berriro altxatzen utzi eta olioarekin gainetik geruza fin bat eman.  Barazkiak gainean luzatuta jarriko ditugu eta  sardin xerrak ere azala gorantz dutela. 180 ºC-tan 15 minutuz laberatuko dugu.

Barazkiak

Tipula lautan zatitu eta olio pixka batekin 170ºC-tan laberatuko dugu, biguna geratu arte.

Zainzuriak zuritu eta ura, gatza, olio txorrotada bat eta azukre pixka bat dituen lapiko batean egosiko ditugu.

Orburuak zuritu eta zainzurien lapikoan egosi.

Gari zainzuriak ere ur irakinetan minutu batez egosiko ditugu.

Sardinak

Sardinei ezkatak kendu, xerratu eta hotzean gorde.

"Tapenade” olioa:

Ontzi batean osagaiak sartu eta ondo birrinduko ditugu.

Bukaera

Labetik ateratzean gainetik tapenade olioa botako diogu eta ardi-mihi hosto batzuk ere bai.

 

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena