Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Antxoak urdaiazpikoz beteta
Antxoak ireki, urdaiazpiko xerra bat sartu eta berriro itxi egingo ditugu. Gatza jarri eta arrautzetatik eta japoniar ogi birrindutik pasa ondoren, oliotan frijitu. Perrexila bota.
Ajoarrieroa eta arrautza nahaskia
Zartagin batean barazkiak txikituta olioarekin erregosten jarriko ditugu. Ondo izerdituta daudenean, pipermina sartu. Arrautza bertan ireki eta perrexil txikitu pixka bat botata nahastu egingo dugu, egosi arte.
Oliba beltz aliolia
Osagai guztiak ontzi batean sartu eta ondo emultsionatu.
Pipar frijituak
Olioa berotu eta piparrak bertan frijituko ditugu. Paperean xukatu eta gatza bota.
Bukaera
Plater batean ajoarrieroa eta arrautza nahaski koilarakada bat jarri eta gainean antxoa beteak. Oliba beltz alioli hari batzuekin apaindu eta pipar frijituekin bukatu
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa