Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Patata krema
Patatak uretan egosi ondoren, xukatu eta ontzi batera sartu. Beste osagaiak bertan sartu, ondo birrindu eta iragazi. Sifoi batean sartu eta haizea sartu. Ur epeletan mantendu.
Patata frijituak
Patata zuritu, zati txikitan moztu eta olio berotan frijitu. Paperean xukatu eta gatza jarri.
Tipula karamelutua
Tipula zuritu eta juliana eran moztu. Zartagin batean olioarekin erregosten jarri, kolorea hartu eta bigundu arte. Gatza bota.
Arrautza uretatik pasata
Arrautzak ur irakinetan 5 minutuz egosi. Ur hotzetan egosketa gelditu, zuritu eta ontzi batean sartu eta apurtu.
Boilur olioa
Boilurra txikitu. Gatzarekin eta olioarekin nahastu.
Bukaera
Kristalezko ontzi batean típula karamelatua jarri, gainean arrautza egosiak, segidan patata frijituak eta gainetik patata aparra. Boilur olioarekin nahastu.
Tortilla azkarra
Ontzi batean arrautzak irabiatu eta chip patatak bota. Ondo nahastu eta olioa duen zartagin bero batera bota eta patata tortilla bezala egingo dugu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa