Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Bigarrenak

T-bone txuleta tximitxurriarekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • T-bone txuleta:
  • T-bone txuleta bat
  • Gatza
  • Tximitxurria:
  • Perrexil sorta bat
  • 3 baratxuri ale
  • 4 albaka hosto
  • Piper berde bat
  • Oliba-olioa, txorrotada on bat
  • Sagar ozpina, 2 koilarakada
  • Ozpin balsamikoa, 2 koilarakada
  • Limoi erdiren zukua
  • Gatza
  • Piperbeltza
  • Hirugihar eta patata terrina:
  • Hirugiharra, 500 g
  • 2 patata
  • Gazta birrindua, 150 g
  • Kukulu entsalada:
  • 2 kukulu
  • Oliba-olioa
  • Gatza
  • Sagar ozpina
  • Gernikako piperrak
  • Enoki perretxikoa
Prestaketa

T-bone txuleta

Zartagin edo plantxa batean txuleta egingo dugu, aurretik gatza botata. Ondo berotuko dugu eta ondo gorritzean, buelta emango diogu.

Tximitxurria

Perrexila, baratxuria, albaka eta piperra jarri, dena ondo txikituta. Olioa, limoi-zukua eta ozpinak gehitu, perrexila estali arte. Gero gatza eta piperbeltza. Probatu, eta behar izanez gero, ondu, ozpin, gatz edo piperbeltz gehiago botaz. Estali beirazko flaskoa eta hoztu.

Hirugihar eta patata terrina

Hirugiharra xerratan zatitu eta patata zurituta eta xaflatan ebaki ondoren, terrina betetzen joango gara,. Lehenengo hirugiharrarekin terrina osatu eta gero kapaz kapa patata, hirugiharrarekin eta gazta birrinduarekin terrina osatzen joango gara. Labea 180 ºC-tan berotu ondoren, 40 minutuz egosten joango gara. Hoztu ondoren, 2 zentimetroko xerrak egin eta labean berotuko dugu.

Kukulu entsalada

Kukuluak uretatik pasa eta luzetara julianan moztuko ditugu. Ozpin olioarekin gozatu eta ontzi batean jarri.

Bukaera

Platerean txuleta jarri eta honen ondoan ontzi batean tximitxurria jarriko dugu, alboan hirugihar eta patata terrina, honen gainean enoki perretxikoa eta Gernikako piperrak eta entsalada.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena