Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Bigarrenak

''Sandwich club'' osoa patata frijituekin eta brie gazta aparrarekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Moldeko ogia:
  • Ogigintzako irina, 500 g
  • Gatza, 10 g
  • Azukrea, 50 g
  • Esnea, 100 g
  • Arrautza, 75 g
  • Gurina, 50 g
  • Legamia freskoa, 20 g
  • Ura, 100 g
  • Sandwicherako osagaiak:
  • 3 hirugiahar xerra
  • 3 urdaiazpiko egosi xerra
  • Emmental gazta xerra bat
  • Urtzeko gazta xerra bat
  • Oilasko bular bat
  • Maionesa, koilarakada bat
  • Gurin zatitxo bat
  • Tomate bat
  • 2 uraza orri
  • Tuberkulu frijituak:
  • 3 tuberkulu desberdin
  • Frijitzeko olioa
  • Gatza
  • Brie gazta aparra:
  • Brie gazta zati bat, 200 g
  • Esne gaina, 80 g
  • Esnea, 100 g
  • Gatza
  • Maizena apur bat
Prestaketa

Moldeko ogia

Ontzi batean osagai guztiak sartuko ditugu, gatza, azukrea eta gurina izan ezik. Oretzen hasten garenean, gatza, azukrea eta gurina gehitu eta ondo oretu. Altxatzen jarriko dugu ordu erdiz. Bikoitza egin denean, berriro tentsioa sortuko diogu oreari eta moldean sartuko dugu. Berriro bikoizten denean, labean sartu 180 ºCtan 20 -30 minutuz. Moldetik atera eta hozten utzi.

Sandwicherako osagaiak

Hasteko, sandwich misto bat prestatuko dugu. Horretarako, urdaiazpiko egosi xerrak, bi gazta-barietateren artean jarriko ditugu, eta horiek bi moldeko ogi xerra artean, gurinarekin igurtzita. Su motelean zartagin batean egingo dugu, gorritu eta gaztak urtzeko.

Bitartean, hirugiharra txigortu eta oilasko-bularki zatiak plantxan prestatu. Bi osagai horiekin bigarren sandwicha egingo dugu eta plantxan gorrituko dugu, xerrak gurinarekin pixka bat igurtzita.

Egin ditugun bi sandwichak elkartzeko, bietako baten goiko aldea maionesarekin igurtzi, letxuga zatiekin eta tomate-xerrekin estali eta beste sandwicharekin estali. Desmuntatu ez daitezen, brotxetaz lagunduta, sandwicha lau zatitan moztuko dugu.

Tuberkulu frijituak

Tuberkuluak zuritu eta makiltxotan moztuko ditugu. Olio berotara bota eta ondo frijituko ditugu. Paperean xukatu eta gatza jarri.

Brie gazta aparra

Esnea eta esne gaina ontzi batean berotu eta brie gazta urtzeko erabiliko dugu. Maizena pixka bat gehitu ondo elkartuta geratzeko eta gatzean probatu.  Birringailuarekin ondo txikitu eta sifoian sartu. Epeletan gorde.

Bukaera

Sandwicha plater luze batean jarri. Ondoan tuberkulu frijituak jarriko ditugu eta hauen gainetik brie gazta aparra.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena