Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Shepherd´s pie
Zartagin batean olio txorrotada bat bota eta tipula, azenarioa eta baratxuri aleak txikituta botako ditugu. Erregosten utzi, ondo egin arte. Egosketaren erdian, tomate birrindua sartu eta erregosten jarraitu. Arkume haragia gehitu eta kozinatzen jarraitu. Momentu honetan, ezkai eta erromero adarrak bota eta Worcestershire saltsa. Ardo beltza gehitu, urritu eta oilo salda bota. Ondo egosten utzi, dena loditu arte. Gatz puntua jarri.
Uztaietan edo zeramikazko ontzietan, arkume haragi prestaketa sartuko dugu eta patata purearekin estaliko dugu. Gazta birrindua gainetik jarri eta labean gainerretuko dugu.
Patata purea
Patatak zurituta eta apurtuta eltze batean urarekin egosten jarriko ditugu. Biguntzen direnean, uretatik atera eta ontzi batean sartu. Gurina, esnea, gatza eta gorringoa gehitu, eta birrindu.
Deabru saltsa
Zartagin batean tipulatxak olio pixka batekin erregosten jarri, piperminak apurtuta gehitu eta ardo zuri txorrotada botako dugu. Urritu eta oilo salda eta perrins tanta batzuk botako dizkiogu. Tomate konzentratua ere bai eta bost bat minutu egosten utzi. Iragazi egingo dugu. Arina badago, maizenarekin lodituko dugu.
Scone opilak
Ontzi batean osagai guztiak sartuko ditugu eta ore bat osatuko dugu, Eskuekin bolatxoak egingo ditugu eta labe erretilu batean jarriko ditugu 180 ºC-tan 15 minutuz labean egiteko. Epelak zerbitzatu.
Bukaera
Arkume pastela plater batera aterako dugu eta ondoan, deabru saltsa koilarakada bat jarriko dugu. Scone opilarekin zerbitzatu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa