Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Bigarrenak

Legatza hirugiharrarekin bildua, barazki makilatxoak tenpuran eta kabiar faltsua
Osagaiak
  • Legatza hirugiharrarekin:
  • Legatz solomoa, 250 g
  • 8 hirugihar xerra
  • Gatza
  • Oliba-olioa
  • Barazki makilatxoak tenpuran:
  • Kuiatxo erdi
  • Azenario bat
  • Tipulin bat
  • 2 leka
  • Tenpura irina
  • Gatza
  • Frijitzeko olioa
  • Patata birrindu saltsa:
  • Oliba-olio birjina. txorrotada bat
  • Tipulin bat
  • 2 baratxuri ale
  • 2 patata birrindu
  • Arrain salda
  • Perrexil txikitua
  • Pipermin bat
  • Kabiar faltsua:
  • Arrain salda, 250 g
  • Txipiroi tinta, koilarakada txiki bat
  • Agar gelatina, 2,5 g
  • Ekilor-olioa, 500 g
Prestaketa

Legatza hirugiharrarekin:

Legatz solomoa zatitu eta zati bakoitza hirugihar xerrarekin bilduko dugu. Zartaginean gorritu eta labean legatza egiten bukatuko dugu, 170 ºC-tan 5 minutuz.

Barazki makilatxoak tenpuran:

Barazkiak garbitu eta makiltxo finetan ebaki. Ontzi batean tenpura irina sartu eta ur hotzarekin orea egingo dugu, gatza bota eta barazki multzoa tenpuran sartu. Barazkiak lotu eta oliotan frijitu. Paperean xukatu.

Patata birrindu saltsa:

Zartagin batean olioarekin tipulina, baratxuria eta pipermina 10 minutuz erregosten jarriko ditugu. Patata birrinduak gehitu eta ondo nahastu. Arrain salda bota estali arte eta 10-15 minutuz egosten utzi. Birringailuarekin txikitu. Perrexil txikitua bota eta epelean gorde.

Kabiar faltsua:

Arrain saldari txipiroi tinta gehitu, gatzez probatu eta sutan jarriko dugu. Agar gelatina bota, irakin bat eman eta pipeta batean sartu. Olio hotzetara tantak botatzen joan eta xukatu.

Bukaera:

Plater batean legatz zatiak jarri. Honen alboan barazkiak tenpuran, koilarakada bat bota saltsa eta legatzaren gainean kabiarra jarriko dugu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena