Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Bigarrenak

Akebaso jatetxeko isats pastela perretxiko parmentierrarekin eta batatata txipekin
Osagaiak
  • Isatsa egiteko:
  • Behi isatsa, 2 kg
  • Tipula zuria, 1 kg
  • 3 baratxuri ale
  • 2 azenario ertain
  • Piper berde bat
  • 2 tomate ondu
  • Ardo beltza, ½ l
  • Oliba-olioa
  • Gatza
  • Piperbeltza
  • Onddo purea egiteko:
  • Parmentine patata, 400 g
  • Gurina, 100g
  • Esnea, 100 ml
  • Onddo konfitatuak, 150 g
  • Esnea, 300 ml
  • Batata txipak egiteko:
  • Batata bat
  • Ekilore-olioa
  • Gatza
  • Sagar karamelizatu aparra
  • Golden motako bi sagar
  • Gurina, 100 g
  • Esnea, 100 g
  • Azukrea, 100 g
  • Xantana edo bestela arto irin findua, koilarakada bat
Prestaketa

Isatsa egiteko

Isatsari gatza eta piperbeltza botako diogu eta irinetatik pasako dugu. Lapiko batean olioa jarriko dugu eta isatsa gorrituko dugu. Geroko gordeko dugu. Olio horretan barazki guztiak erregosiko ditugu. Ondo eginda daudenean, ardo beltza gehituko dugu eta, alkohola lurrundu denean, irabiagailuarekin txikituko dugu guztia.

Barazkiak irabiatu ondoren, isatsa sartu eta ur pixka bat gehituko diogu. Lapikoa itxi eta ordubetez  egosiko dugu gutxienez. Isatsa atera eta papurtu egingo dugu. Haragia molde batean sartuko dugu eta hozkailura eramango dugu. 12 ordu edukiko dugu hozten. Saltsa iragaziko dugu eta hozkailuan hozten utziko dugu geroago urritzeko.

Onddo purea egiteko

Esnea patatarekin eta gatzarekin batera egosiko dugu. Ondo eginda dagoenean, gurinarekin eta aurretik ekilore-oliotan konfitatutako onddoekin  batera birrinduko dugu irabiagailua erabiliz.  

Batata txipak

Batata xaflatan zatituko dugu. Ondoren, 140 ºC-tan dagoen oliotan frijituko ditugu xaflak. Paper xurgatzailean utziko ditugu, soberan dagoen olioa kentzeko.   

Sagar karamelizatu aparra 

Golden sagarrak zuritu eta zatituko ditugu. Sagarren gainetik, gurina eta azukrea jarriko dugu eta labean sartuko ditugu kolorea hartu arte. Esnea eta xantana edo irin finduarekin pure testura emango diogu. Sifoi batean sartuko dugu eta bero mantenduko dugu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena