Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Orein azpizuna
Orein azpizuna zatitu, gatza eta piperbeltza bota eta birrineztatu. Olio berotan frijitu.
Intxaur krema:
Intxaurrak 20 bat segundoz irakiten dagoen uretan sartuko ditugu, errazago zuritzeko. Zuritu ondoren, thermomix batean sartuko ditugu, gazta kremarekin, olio pixka batekin, esnearekin, gatzarekin eta parmesanoarekin.
Onddo gainerreak
Berotu labea 160 °C-tan.
Kazola batean esne-gaina, baratxuria, gatza eta piperbeltza egosten jarri. 7 bat minutuz su motelean utzi. Iragazi eta gorde. Beste lapiko batean gurina jarri eta, kolorea hartzen hasten denean, boletus ondo meheak gehitu eta bi minutuz alde bakoitzetik egin. Komenigarria da txapelekin hastea eta ondoren zurtoinak gehitzea, gogorragoak baitira. Patatak xerra meheetan ebaki, 1 mm-koak bezala. Gainerretzeko, plater batean lehenik baratxuri-kremaren oinarri bat jarri, ondoren, patata-xafla batez estali, gainean boletus bat eta saltsarekin napatu. Prozedura berarekin geruzak egiten jarraitu, amaitu arte. Labean ordubetez eduki.
Parmesano makilatxoak
Parmesanoa mikroplan ahalik eta finen birrindu.
Arrautzaren zuringoarekin bol batean nahastu, homogeneoa izan arte. Egoten utzi.
Orea silpat batean tenkatu, nahi den forma eman eta mehe gera dadila. Laberatu 170 °C-tan urre-kolore uniformea hartu arte. Labetik atera eta hozten utzi.
Bukaera
Plater batean onddo gainerreak jarri, gainean orein zatiak eta inguruan intxaur krema, Denetik parmesano makilatxo batzuk jarri.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa