Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Bigarrenak

Garraxi tabernako barrengorri eta perretxiko eskalopeak, kakahuete eta kurri saltsarekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Barrengorriak (handiak eta gogorrak)
  • Perretxikoak (kardo itxura daukatenak. Handiak badira, hobe)
  • Irina eta ura
  • Ogi birrindua
  • Tipula
  • Jenjibrea
  • Lemongras freskoa
  • Kakahuete txigortu gaziak
  • Curry hautsa
  • Kurkuma hautsa
  • Curry pasta (nik eramango dut)
  • Koko esnea
  • Lima bat
  • Porru bat
  • Azenarioak, bost edo sei
  • Soja saltsa
  • Azukre beltza, koilarakada bat
  • Kimchia
Prestaketa

Saltsa egiteko

Lehenik, hiru edo lau tipula julianan zatitu eta lapiko batera botako ditugu olio pixka batekin. Ondo erregosten utziko dugu eta bitartean azenario bat zatituko dugu bertan satzeko. Honi jenjibre eta lemongras pixka bat gehituko diogu, ondo zatituta.

Barazkiak ondo erregosita ditugunean, kakahueteak, curriya eta kurkuma botako dugu. Nahasketa ondo erregosi denean, koko esnea botako dugu. Dena ondo egosten utziko dugu minutu batzuk eta azkenik lima botako dugu. Azkenik dena irabiatuko dugu.

 

Barrengorriak eta perretxikoak

Urarekin eta irinarekin pasta bat egingo dugu eta pasta honi gatza eta kurkuma botako diogu. Barrengorriak eta perretxikoak pasta honekin pla-pla egingo ditugu, ondoren ogi birrinduarekin estaltzeko.

 

Azenarioa eta porrua

Oso fin eta tiratan zatituko ditugu. Wok batean olioa jarri eta salteatu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena