Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Bigarrenak

Irlandar gisatua, patata purea eta bliniak
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Irlandar gisatua:
  • Zankarra, 600 g
  • 2 tipula
  • 2 baratxuri ale
  • 2 azenario
  • 3 patata
  • Oliba-olioa
  • Garagardo beltza, 200 g
  • Salda, 200 g
  • 2 tomate
  • Erramu orri bat
  • Irina, koilarakada bat
  • Gatza eta piperbeltza
  • Perrexil txikitua
  • Patata purea tipulinarekin:
  • 2 patata
  • Tipulin bat txortenarekin
  • Gurina, 25 g
  • Esnea, 50 ml
  • Gatza
  • Oliba-olio birjina
  • Patata bliniak:
  • Patata egosia, 125 g
  • Arrautza bat
  • Esne gaina, 30 g
  • Irina, koilarakada bat
  • Gatza
Prestaketa

Irlandar gisatua:  

Olioa lapikoan berotu, baratxuria gehitu eta minutu batez su motelean gorritu. Baratxuria gorrituta dagoenean, haragia botako dugu. Txahal-zatiak ondo gorritu arte markatuko ditugu, eta zukuaren zati bat askatzen hasiko dela ikusiko dugu. Haragia bol batera atera eta gorde. Tipulak juliana eran txikitu eta haragia gorritutako lapikoan 10 minutuz su motelean egosiko ditugu. Patatak, azenarioak eta tomateak zuritu. Patatak kubotan zatitu eta puskatuko ditugu almidoi guztia askatzeko, azenarioak xerra meheetan eta tomateak laurdenetan. Lehenengo azenarioak gehitu tipula-frijituari eta dena ondo nahastu koilararekin, zaporeak nahastuz. Gainerako osagaiak gehitu. Patatak sartu eta dena nahastu, osagaiak eta zaporeak elkartu daitezen. Tomatea gehitu eta prozesua errepikatu. Barazkiak ondo gorrituta daudenean, txahal-zatiak bota eta garagardo beltza botako dugu. Erramu-hostoak gehitu eta gatza eta piperbeltza bota.

Utzi pixka bat, 10-15 minutu inguru, su ertainean, alkoholaren zati bat kentzeko, eta gisatuari gozo-ukitu hori emateko. Dena haragi-saldarekin estali. Su motelean egin, likidoa eta haragia samur egon arte, gutxi gorabehera 2 orduz.

Patata purea tipulinarekin:

Lapiko batean patatak puskatuta urarekin egosiko ditugu.

Beste lapiko batean esnea tipulina zatituarekin berotzen jarriko dugu. Patatak egosita daudenean, esnetara bota eta ondo nahasten hasiko gara. Gatza gehitu eta gurina pixkanaka botatzen joango gara bueltak ematen gauden bitartean. Ondo lodituta dagoenean, oliba olio txorrotada bat gehitu eta epelean gorde.

Patata bliniak:

Osagai guztiak ontzi batean nahastu eta 10 minutuz egoten utzi. Zartagin batean, koilarakada on bat bota eta bi aldeetatik egin.

BUKAERA:

Plater batean gisatua jarriko dugu. Ondoan patata pure koilarakada bat eta blinia batera jarri.

 

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena