Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Txerri sugandila iberikoa:
Ontzi batean ziape saltsa, limoi birrindura, kakahueteak, gatza eta oliva-olio txorrotada bat bota. Birringailuarekin dena txikitu, sugandila bakoitza honekin igurtzi eta 30 minutuz hotzean utziko dugu. Zartagin bat berotu. Eta bertan gorritu egingo dugu.
Hasselback patatak:
Labea 200 °C-tan jarri. Patatak ondo garbitu eta lehortu. Patatak erabat moztu gabe mozteko, broxeta baten gainean jar ditzakezu, patataren oinarriraino labanarekin iritsi gabe. Patata osoan ebakiak egin. Patatak laberako egokia den erretilu batean kontu handiz jarri, puskatu ez daitezen. Oliba-olio pixka batekin busti. Gatz pixka bat, piperbeltz beltza eta ezkai-hostoak gehitu. Patata bakoitzaren gainean gurin pixka bat jarri. 200 °C-tan 40-45 minutuz laberatu, patatak gorritu arte. Patatak kurruskariak eta urre kolorekoak izan behar dira kanpotik, eta samurrak barrutik. Mozketa bakoitzean urdaiazpikoa eta gazta tartekatu eta 5 minutuz labean sartuko ditugu.
Perretxiko nahaskia:
Perretxikoak garbitu, zatitu eta zartagin batean olioarekin gorritu. Baratxuri ale txikitua eta gatza sartu eta zartagina bero dagoenean, arrautzak eta perrexil txikitua bota eta mamitu.
Euskaber gorringo saltsa:
Ontzi batean gorringoak sartu. Soja saltsarekin eta ardo goxoarekin estali. Ordubete utzi. Denbora amaitu orduko, gorringoak atera eta koilara batekin ondo nahastu.
Aurkezpena:
Plater baten erdian patata jarri eta honen ondoan sugandila zatiak, gainetik perretxiko nahaskia eta denetik koilarakada on bat gorringo saltsa.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa