Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Bigarrenak

Bulgur hanburgesa waldorf entsaladarekin eta curry saltsarekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Bulgur hanburgesa:
  • Bulgurra, 125 g
  • Arrautza bat
  • Baratxuria, atal bat
  • Tipulin bat
  • Piper berde bat
  • Azenario bat
  • Oloa, 3 koilarakada
  • Gazta birrindua
  • Ogi arraila edo txitxiro irina
  • Gatza
  • Oliba olioa
  • Waldorf entsalada:
  • 2 apio adar
  • Golden sagar bat
  • Laktonesa, 60 g
  • Esne gaina, 2 koilarakada
  • Limoi zukua, koilarakada bat
  • Intxaur zurituak, 30 g
  • Dijon ziapea, koilarakada bat
  • Gatza
  • Curry saltsa:
  • Curry-hautsa, 40 g
  • Kurkuma freskoa, 5 g
  • Erramua, hosto bat
  • Martorria, 15 g
  • Tipula bat
  • Piper beltza
  • Azafraia
  • Gatza
  • Barazki salda
  • Esne gaina
Prestaketa

Bulgur hanburgesa:

Txikitu barazkiak eta erregosi oliotan su ertainean. Kendu eta utzi hozten.

Katilu edo ontzi handi batean, nahastu bulgurra aldez aurretik egosia, oloa, arrautza eta gazta birrindua (gustura). Gatza eta piperbeltza bota.

Irabiatu nahasketa hori guztia ontzian, zaporeak hobeto elkartzeko. Azkenik, egin hanburgesa-xerrak pasta horrekin, eta gehitu ogi arraila, behar izanez gero. Frijitu zartaginean

Waldorf entsalada:

Apio adarra zuritu eta zatitan moztu. Sagarra zuritu, haziak kendu eta laukitxotan ebaki. Intxaurrak ere zatitu eta ontzi batean nahastu. Beste ontzi batean laktonesa, limoi zukua, esne gaina, Dijon ziapea eta gatza nahastuko ditugu. Saltsa hau beste ontzira botatzen joango gara nahastu egiten dugun bitartean.

Curry saltsa:

Zartagin batean, nahastu curry leuna, kurkuma,  martorri-aleak, ereinotza, piperbeltza eta azafraia, eta berotu su ertainean, usainak nabaritu arte. Beste alde batetik, tipula txikitua erregosten jarriko dugu zartagin batean, lehen berotutako osagaiak tipularekin nahastu eta barazki salda zorrotada bat botako diogu. Irakiten hastean, esne gaina bota, beste irakinaldi bat eman eta birringailuarekin txikitu. Iragazi eta eltze batean gorde.

BUKAERA:

Plater baten alde batean Waldorf entsalada jarriko dugu, ondoan hanburgesa eta gainetik curry saltsa.

 

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena